XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Art. Drogodependentzien alorreko Aurrikuspen, Laguntza eta Bergizarteratzeari buruzko azaroaren 11ko Eusko Legebiltzarreko 15/1988 Legearen 15 eta 16 artikuluetan alkoholdun edari eta tabakoaren horniduraren gaineko murriztapenak betearaz daitezen zainduko du eta xede horrekin ordenatuko du bere egintza, hurrengo artikuluetan azalduko den moduan, hiru mailatan: a) Udal Administrazioak berak betetzea.

b) Udalekoak ez diren establezimendu, instalazio nahiz ihardueretan eta Udalekoak ez izanik Udal Administrazioak horien kudeaketan edo etekinetan parte hartzen duenekotan bete dadin egintza bereziak burutzea.

c) Aurrekoetan aurrikusten ez diren kasuetan bete dadin zaintzea.

6. Art. Udal Administrazioaren zentro edo establezimendu guztietan eta berak buruturik ekintzetan hurrengo neurriak hartuko dira: a) 18 urtetik beherakoei ez zaie alkoholdun edaririk zabalduko.

b) Ez da 18 gradutatik gorako edaririk zabalduko.

c) Ez da alkoholdun edaririk ez tabakorik zabalduko makina automatikoen bidez.

7. Art. Udalekoak ez izanik Udal Administrazioak horiek kudeaketan edo etekinetan parte hartzen duen establezimendu, instalazio nahiz ihardueretan aurreko artikuluko neurriak har daitezen saiatuko da Udala.

Xede horrekin aipatu neurriak betetzea baldintza izango da diru eta bestelako laguntzak emateko.

8. Art. 1. Gainerako kasuetan, hau da 6 eta 7. artikuluetan sartzen ez diren establezimendu edo ihardueren kasuetan, Udal Administrazioak zaintza areagotuko du 18 urtetik beherakoei alkoholdun edaririk eta tabakorik zabal ez dezaten.

2. Zaindu egingo du, halaber makina automatikoen bitartez alkoholdun edari edo tabakorik zabal ez dadin, ez bada establezimendu itxietan eta Legeak ezarri debekuak bete daitezen.

3. Ardura hartuko du halaber gehien bat 18 urtetatik beherakoentzat destinaturiko zentro eta lokaletan edo adin horretakoak maiz joaten direnetakoetan hala nola oinarrizko eta erdi mailako irakaskuntza ematen duten zentroetan eta kirol instalazioetan nahiz osasun zentroetan alkoholdun edariak eta tabakoa zabaltzeko debekua bete dadin.

9. Art. Udal Administrazioak zaindu egingo du alkoholdun edari eta tabakoaren publizitatearen gaineko debekuak bete daitezen bai lokal publikoetan bai eta lehen aipatu Eusko Legebiltzarreko 15/1988 Legeko 12. artikuluak eta 14. eko 3 zenbakiak aipatzen dituzten kirol, hezkuntza, kultura edo gizarte iharduerak direla eta, nahiz horien bitartez edo, lehiaketa, sariketa eta kontsumora induzitzen duten antzerako moduetan egindako promozioetan.

HIRITARRAK SENSIBILIZATZEKO NEURRIAK.

10. Art. Udal Administrazioak propaganda ofiziala dadin parte hartuko du, kasua balitz, materialeak bana daitezen lagunduz eta alkoholdun edari eta tabakoaren kontsumoaren aurrikuspenerako publizitate ofiziala sartzeko obligazioa bete dadin zainduz.

HIRITARREN KOLABORAZIOA BULTZATZEKO NEURRIAK 11. Art. 1. Hiritarren ekimena bultzatu eta lagunduko da, Udal honen lokalak eta gainerako bitartekoak horrela nahi duten pertsonen esku utziaz.

2. Administrazioaren eta establezimenduetako titularren arteko harreman eta kontaktoak bultzatu egingo dira, azkenekoek kolaborazioa eskatuz eta, oro har, aurrikuspen-politika honen xedeekin bat egin daitezen, neurriak betetzea espontaneoki gerta dadin laguntzeko asmoz.